Showing posts with label euskara. Show all posts
Showing posts with label euskara. Show all posts

2008-01-08

Hizkuntzen hezkuntzari buruz hitz egiten denean faktore asko daude jokuan.
Hizkuntzak ikasten ditugun pertsonak oso ezberdinak dira beti: batzuk memoria handia dute, besteak hitz egiteko gogo handiak, eta abar.
Nire kasuan, hizkuntz berriak ikasteko beti nago prest, baina oso segidan ikasiz gero laster nekatzen naiz haietaz.
Ez naiz ikasle gogotsurik, ikertzaile anbiziosoa baizik.
Bi faktore nagusi jokatzen dute nire hizkuntz gaitasunaren kontra: adierazmina eta adierazmaila.
Adierazmina adierazteko mina, nahia, gura edo gogoa da.
Nirea nahiko txikia da guztietan, gizona eta barnerakoia izanez ez nintzateke berritsua izango.
Nire adierazmailak, ordea, gora jotzen du. Gazteleraz hizkuntz maila altuetan adierazten saiatzen naiz sarritan, eta modu hori edozein hizkuntzatara itzultzerakoan kontu zaila bilakatzen da, batez ere ikaslea baino ez zarenean.

Baditut ere hizkuntzak ikasteko ezaugarri onak: gramatika primeran ulertzen dut eta ez dut ahazten, hitzak eta beraien esanahi zehatza gogoratzeko burua.... baina guztiak itzaldurik irauten dute beste gaitzen azpian.

Orduan, ze egingo dudan... Isilik egon nire gustuko mailaz hitz egiteko gai izan arte, ala zeozer esateko oso gogo handiak izan arte?

Batek daki.

Momentuz, ikasten jarraitu,

ta euskaraz idatzi.

2007-01-23

Serioki pentsatzen ari naiz nere blog ahaztu hau neuk euskaraz idatzitako testuekin osatzeaz.
Badakit ez naizela hain ona euskaraz idatzean, eta desiratzen dut maila edukitzeko bide luze bat aurrean dudala, baina problema horiek izan arren saiatuko naiz, beharbada pixkanaka hobetuko dut.
Ukaezina da euskaldun mundua beti zatitxo garrantzitsu bat izan dela nere bizitzan, ta nere gogoan ere, nahiz eta oraindik, hogeitalau urtekin, nere ustez euskara ez dakidan.
Beno, ba horregaitik espero dut blog hau irakurtzen duen edonork akatsak egitea barkatuko dit.
Oraindanik ohartarazi behar dizuet nere lexiko nahiko oinarrizkoa dela, eta erdarakada pilo bat sartuko dudala testuetan. Horretaz aparte, euskara batuaz idatziko dut, euskalki propio bat ez daukat eta.
Baina azkenean garratzitsuena euskaraz hitz egitea ote da, ezta?