2009-04-04

Sardinia



Jada urtebete bat igaro da Sardinian bisitatzen ibili nintzenetik, baina oroitzapenak oraindik fresko dauzkat, eta maitasunez gogoratzen ditut.
Hara joatea nola bururatu zitzaidan ez naiz ziurtasunez esateko gai, kontu batzuei leporatuko nieke errua.
Alde batetik, bururatu baino hilabete batzuk lehenago Oiartzungo albokari egunean launeddas deritzon musika tresna sardiniarra entzuteko aukera izan nuen eta berehala maitemindu ninduen.
Bestetik, nere zaletasun linguistikoari dagokionez Sardinia eta sardoera bereziki interesgarriak dira.
Horretaz aparte, herri hartan dagoen borroka iraultzaileak ere jakinmina piztu zidan.

Hemen ezaugarri batzuk irlaren gainean:
Aurrehistorian Pirinioetan bizi ziren jendeekiko erlazioa zeukatelako herri bat omen zegoen irlatik hedatuta, hainbat trikuharri eraiki zuena.
Megalito hauen artean gaur egunera arte iraun duten ehunka nuraghi deritzenak daude.
Gero, Mediterraneotik etorritako Itsaseko Herriek bereganatu zuen irla, eta hauetako baten izenetik Sardiniarena omen dator: Shardana.
Mendeen joan-etorriarekin Erromak ere hango biztanleak menderatu zituen baina era batean ez zuen lortu lurralde osoa erromanizatzea, zeren eta Barbagia herrialde menditsua bere agintetik at eutsi zen.
Haren banderaren jatorria, lau mairuren buru erakusten dena, Aragoien erresuman ei datza; Izan ere, Aragoiko armarriaren laurden batean agertzen den bezalakoa da.
Honen harira, Goiko Erdi Aro ilunean independentzia uneak eduki ostean Aragoi koroaren menpean aro luzea jasan zuen uharteak; Toki askotan menperatzearren liskarrak latzak izan ziren, hala nola, l'Algueren, iparmendebaldeko muturrean dagoen hiri txikia, non biztanleria sardiniarra handik kanporatu eta kolono katalanekin ordeztu izan zen. Egun ere, irlaren lurmutur guztietan dorre aragoiar baten hondakinak aurki ditzakegu.

Bere historia zakarraren ondorioz, aniztasun kulturala zenbait eremutan eta ardatzatan sortu da.
Burura datozkidanak, lehenengo eta behin hizkuntz aniztasuna, homogeneotasun batean, italieraz gain hizkuntz erromaniko berezkoak baitaude.
Sardoeraren familian sartuta, bi dialekto nagusirekin topatzen gara: logudorese (Iparrean) eta campidanesu (Hegoan). Logudorese, Erdi Aroan hizkuntz kultoa zena eta legeak idatzi ziren era, Oristanon eta Sassarin hitz egiten zen mintzoa, sassarese dialektoa aintzat hartzen.
Campidanesutik gertu barbarichi Barbagia eta Nuoroko dialektoa dago ere, baina batez ere Cagliari hiriburuaren inguruko lurretan bere baita daukana.
Korseraren familiaren barruan gallurese dago, iparrekialdean mintzatzen dena, eta sassaresen eragina izan duena.
Kolonizazio moduan l'Algueren katalanerak erresistitzen du eta tabarchino italiera hegomendebaldeko irla txiki batean.
Sardoeraren bi xehe aipatuko ditut: artikulu mugatua "ese"z egiten dela (es/su, sos, sa, sas), Balear irletako katalanera ere bai, eta latinaren jatorrizko -u mantendu duela (euskara eta kantabru bezala).
Hizkuntzetan ez ezik musikan, jantzietan, jaialdietan eta, nola ezetz, jendeen izaeran berezkotasuna nabaritzen da.
Zorionez, Cagliarin urtero antolatzen den Sant'Efisio jaialdi kulturala ikusteko gauza izan nintzen, eta benetako ikuskizun tradizional honetaz gozatu nintzen.

Euskaldunekiko balizko erlazioa azaltzen da noizbait. Hain zuzen ere, Sardinian ospatzen diren ihauteriak eta Euskal Herrikoak oso antzekoak dira, han ere joaldunekin antza haundia daukaten pertsonaiak kaleratzen dira, mamutones deituak (agian, euskarazko mamu hitz bera).
Euren launeddas musika tresnak eta euskal albokak asko konpartitzen dute, esaterako, arnasketa zirkularra jotzen den bitartean egin behar dela, eta kainazko tutuak zein fitak hots egiteko erabiltzen dituzte. Diferentzia arloan, albokak bi tutu dauzka, eta launeddasek, ordez, hiru.
Launeddas-joleen gehiengoak alboka ezagutzen du (hau bai harritzekoa izan zen!).
Noski, ukaezina da orokorrean gurekin begikotasuna daukatela, seguruenik kulturan eta borroka politikoan artean daukagunari esker.


Gaur egungo egoera nahiko larritzat joko nuke. Azpiegitura publikoen eza aski somagarria da eta alde sozialean klaseen arteko ezberdintasunari tamalgarri deritzot.
Hango biztanlegoaren maila txirotasun aldean dago eta ekonomiari dagokionez momentuz kostaldeko lekuetan turismoan oro har oinarrituta dago. Hondartza turismo zapaltzaile honi buruz asko esan zatekeen, baina imajinatuko duzue ez duela batere onik egiten.
20. mendean Mussolinik Sardinian egindako plangintza desarrollistak eragin txar itzela izan zuen, ingurugune naturalak lantegiez bete eginez, porlanezko eraikinak nonahi eraikiz eta nolabaiteko porrot erraldoia nekazaritza sailan izanez.
Italiako Estatutik inbertsio gutxi jasotzen ditu, eta hau guzti edukiagatik eskuinaren eta erlijioaren menpetasun nabarmena hor dago (atsoek beltsez janzten dute, eliza baten aurrean pasatzean zeinatzen dira, etb.)
Herrialde sozialki atzeratua, labur bilduz.

Hala ere, independentziarako borroka badabil, ezkerretik eraginda, eta nolanahiko autonomia daukaten arren, kaleetan agertzen da herri xehearen borondate eta desioa.


Aurten G8ren bilkura Sardinian bertan, La Maddalena irlatxoan, izango da, Gallura lurraldearen aurrean, eta beraz hango ekimen politikoek garrantzi handia hartu beharko dute.



Sardinia bihotzetik oso hurbil daramat.

Bivat sa Sardigna!

Bidaiaren irudiak:

L'Alguereko denda batean itsatsita ikusten zena...


Monumentua: Unitat de la Llengua (L'Alguer/Alghero/S'Alighera)


Monumentuaren beste alde batean: L'Alguer als Päisos Catalans (L'Alguer/Alghero/S'Alighera)


Harresien ikuspegia (L'Alguer/Alghero/S'Alighera)


Kanpin denda (L'Alguer/Alghero/S'Alighera)


Independentismoak karteletan: Dae sa Resistentzia a s'Indipendentzia (Sassari/Tathari)


Sardigna Natzione - Pro s'Istadu Sardu Indipendente (Sassari/Tathari)


Desarrollismoa kostaldean (Castelsardo/Castelaragonese/Castelgenovese)


Tomba dei giganti (Arzachena, Olbiatik gertu)


A fora s'Italia (Nuoro/Nughoro)


Sardigna no est Italia (Nuoro/Nughoro)


Sotzialismu indipendentzia (Nuoro/Nughoro)


Libertade pro sos patriotas (Nuoro/Nughoro)



Pegatina (Monte Ortobene, Nuorotik hurbil)


Sa die de sa Sardigna (Nuoro/Nughoro)

Nuoro/Nughoro (Monte Ortobenetik ikusita)


Barbagia (Nuorotik ikusita)


Musika tresna tradizionalak (Nuoroko museo etnikoan)


Idiak Sant'Efision (Cagliari/Casteddu)


Gurdia Sant'Efision (Cagliari/Casteddu)


Gurdiaren atzealdea (Cagliari/Casteddu)


Trikitixa gurdian (Cagliari/Casteddu)


Artzainak (Cagliari/Casteddu)


Launeddas-jole (Cagliari/Casteddu)



Dantzak (Cagliari/Casteddu)


1º mayu (Cagliari/Casteddu)


Eleanor d'Arborea (Oristano/Aristanis), Sardiniako azken agintari independentea, aragoiarrekin borrokatu zuena.


Elebitasuna nafar erara (Oristano/Aristanis)


Beste itzulpen txar bat (Oristano/Aristanis)



iRS indipendèntzia Repùbrica de Sardigna http://www.indipendentzia.net/ (Oristano/Aristanis)


Bosa


Nuraghe Santu Antine di Torralba

3 comments:

Anonymous said...

Aurreko baztandarra naiz intresgarria kontatzen duzuna, irlako historioa eta idiak agertzen diren argazki hoietako besta dirudi gure Baztandarren biltzarra bestaren desfilea, orgak,dantzariak baina sardinieraz. sardiniarren biltzarra izanen da? kar kar kar

Asier G. said...

Zurekin bat nator... Sardinian jaialdi hau ikustean etxean bezala sentitu nintzen! Euskal Herriko zenbait tokitan antolatzen denarekin antz haundia zeukan.
Piriniotako jendeak eta sardiniarrek asko daukate amankomunean.http

Anonymous said...

Ei!!Gasteizko gazte batzuk gara. Otsailaren lehenengo astean haruntza joateko asmoa daukagu eta gustatuko litzaiguke kontaktua pasatzea, e-maila esate baterako, informazio gehiago eskuratzeko. Mesedez, helbide honetara bidali: ioritz_iglesias@hotmail.com.Benga ondo ibili eta eskerrik asko aldez aurretik