
Grixun kantoia
Suizaren ekialdeko muturrean dagoen lurraldeari hamar eguneko bisitatxo bat egin nion Martxoan, aste sainduaren oporregunak aprobetxatuz.
Kotxez abiatu nintzen hara, baina Clermont-Ferrand-en (Auvernia, Occitània :)) gelditu behar nuen, erdibidean.
Kantoi honetako hiriburua Chur deitzen da, Suizako hiri zaharrena, erromatarrek fundatutako "Curia Rhaetorum". Izan ere, romantxez "Cuira" du izena.
Hiru hizkuntz hitz egiten dira kantoian: alemaniera (hizkuntz nagusia, batez ere iparraldeko herrietatik etorrita, Austriatik, Alemaniatik, Zürich-etik...), romantxe (hizkuntz berezkoa, gaur egun bizi irauten du bi bailaratan: Sursilva eta Engiadin) eta italiera (Bregaglia, Mesolcina eta Poschiavo haranetan).
Erdi Aroan romantxe zen hizkuntz nagusia Chur-en, baina sute baten ostean hiria berreraikitzera etorri ziren artisau eta langile alemaniarrak ez ziren handik joan, eta hango jendea eta hizkuntza baztertu zituzten auzo batean "Welschdörfli" ("atzerritarren herritxoa") deituta.
Egun, ofizialtasunarekin ondo moldatzen ari da romantxe (orain dela hamarkada gutxi lortu zuen), baina oso mugatuta dago, eta dagoen egoera eta lurraldetasuna mantentzeko baino ez dago pentsatuta.
Hiztunek hitz egiteko eskubidea dute, baina euren herri txikietan soilik entzutzen da, eta atzerritarra zarela nabaritzen badute alemaniera erabiliko dute zurekin.
Romantxe hizkuntza latinetik dator, jakina, baina bere sustraiak keltiarrak dira (asturiaseraren kasuan bezala, hots), rhaetiar herria han baitzeukan euren eremua. Baina rhaetiarrek aurre-indoeuroparren mailegua ere omen zuten, Alpe mendietan bizi ziren herri guztien moduan.
Alpeek eta Pirineoek betidanik ezaugarri kultural anitz banatu dute, handik nenbilen batzuetan lehen Gaskoniatik egin nuen bidaian bezala sentitu nintzen.
Arpitan hizkuntzaz (Frantziako Alpealdean mintzatuta) Alpeak "Harpe" deitzen dira.
Romantxez harria edo haitza "crap" esaten da. Aurre-indoeuropar hitz-erro berbera: "crap" < *karp > "harpe" (antzinako euskaraz, eta erronkariz, "kar", harria, eta "harpe", koba edo lezea, euskaraz, "harriaren azpian").
Gero, hizkuntz germaniarrek eraginda, bere fonetika asko aldatu zen, frantsesarenera hurbiltzen.
Ohar batzuk aurkezten dizkizuet, argazkiekin batera.
Kantoi honetako ikurra: Akerra (gure akerbeltzaren antza du...).
Errepikatu: Ikurren Akerrak Adarrak Okerrak ditu (gero eta azkarrago xD)
Irudian, alemanieraz eskaintzen zen romantxe (sursilvano dialekto) kurtsoa.
Hemen, antzinako leku sakratu bat.
Orain ondoan, muino honen gainean, eliza bat dago.
Alemanieraz hitz egiten duen jende hau auzoko Valais (Wallis alemanieraz) kantoitik migratu ziren Erdi Aroan.
Gaur egun, batez ere Valsertal haranan bizi dira.
Irudian, valsertarren egurrezko etxe ohizkoa.
Hango hizkuntzak badu bere lekua (lehena) munduko hizkuntzen artean.
Engiadin haranan "soirée" honen bidez euren kultura babesten dute.
Hemen ez dago paisaia oztopatzen duen Abiadura Handiko Trenik, ze dagoen trena praktiko eta puntuala da, beharrak betetzen dituena.
Erdi bat romantxe estiloan eginda eta beste erdia valsertarrean.
Kantoien kultur tradizionalen arteko benetako anaitasuna.
"Hizkuntz gehiago. Programa gehiago".
Hemen katalaneraren antza du romantxek.
"Hizkuntz maitea"
(Tizino kantoian aurkituta, romantxe hizkuntza ez da ere agertzen)
5 comments:
Izugarriak paisaiak eta basetxeak! eta bai interesgarria seinaletikak isladatzen duen egoera. Ez nuen uste erromantxak horren publikoki agertuko zela. Oso lurralde txikia da, ezta? Badute etnonimorik? Hizkuntz horrek lurralde zabalagoa izan du denboretan?
Lurralde hori txikia dela esatea kontu erlatiboa da... Grixun kantoia ia Euskal Autonomi Erkideagoa bezain handia da (apurtxo bat txikiagoa da), baina bakarrik 200 mila inguru pertsona bizi dira.
Kantoiaren ipar-muturrean dagoen eremu txikia (Maienfeld, Heidi-ren herria, eta inguruneak), Austria eta Zürichen mugan, eta hiru hegoaldeko italierazko haranak aparte utzita (Tizino kantoi italiarra eta Italia beraren mugan), kantoi osoan hitz egiten omen zen romantxe.
Etnonimorik izateko beharra badago, "grixun" berak izango dira romantxe hiztunak. Baina uste dut normalean "romantxeak" deitzen dituzte.
Beno, kantoiaren istoria nahiko pekuliarra izan da, eta ikus dezakegunez, hizkuntz eta kultur aniztasun pilo bat dago hor, baina nere ustez romantxe hizkuntzak leku bereziagoa izan behar du.
Buenas fotos!
Me encanta la conbinacion tren-nieve
Laster arte.
Zelako bidaiari kulturtzailea daukagun!!
Benetan polita eta interesgarria!!!
mila esker.
Post a Comment