2007-05-29

Aitortu behar dut.

Alboko lerroan irakur dezakezuen Gabikagojeazkoa abizena ez da nere benetako lehen deitura. Baina nirea da, jakina.
Nere laugarren abizena da, zehazki. Nere amaren amaren abizena, Escolástica Gabicagogeascoa deitutako amama nirea.

Oskorriren "Euskaldun berriaren balada"-n bezala,

"euskara bazekien nire

bisabueloak edo".

Ba hori da, gurasoak eta aitonamonak hemen jaio izan arren, nire familiaren barruan zegoen azken euskalduna amamaren aita zen. Bere semeei ez zien euskara irakatsi aro ona, eta gainera Bilbon, ez baitzen.
Nahiko abizen jatorra izanez, neretzat, izen "artistiko" legez, hartzea erabaki nuen urte pilo bat denetik.
Bizkaitik dator, Gabika mendi beratik, Ibarrangeluko inguruetan. Alegia, bere esanahia "Gabika mendiaren gainean bizi dena" da.

No comments: