2009-06-03

8. Albokarien Topaketa Arizkunen (Nafarroa)

2009-04-04

Sardinia



Jada urtebete bat igaro da Sardinian bisitatzen ibili nintzenetik, baina oroitzapenak oraindik fresko dauzkat, eta maitasunez gogoratzen ditut.
Hara joatea nola bururatu zitzaidan ez naiz ziurtasunez esateko gai, kontu batzuei leporatuko nieke errua.
Alde batetik, bururatu baino hilabete batzuk lehenago Oiartzungo albokari egunean launeddas deritzon musika tresna sardiniarra entzuteko aukera izan nuen eta berehala maitemindu ninduen.
Bestetik, nere zaletasun linguistikoari dagokionez Sardinia eta sardoera bereziki interesgarriak dira.
Horretaz aparte, herri hartan dagoen borroka iraultzaileak ere jakinmina piztu zidan.

Hemen ezaugarri batzuk irlaren gainean:
Aurrehistorian Pirinioetan bizi ziren jendeekiko erlazioa zeukatelako herri bat omen zegoen irlatik hedatuta, hainbat trikuharri eraiki zuena.
Megalito hauen artean gaur egunera arte iraun duten ehunka nuraghi deritzenak daude.
Gero, Mediterraneotik etorritako Itsaseko Herriek bereganatu zuen irla, eta hauetako baten izenetik Sardiniarena omen dator: Shardana.
Mendeen joan-etorriarekin Erromak ere hango biztanleak menderatu zituen baina era batean ez zuen lortu lurralde osoa erromanizatzea, zeren eta Barbagia herrialde menditsua bere agintetik at eutsi zen.
Haren banderaren jatorria, lau mairuren buru erakusten dena, Aragoien erresuman ei datza; Izan ere, Aragoiko armarriaren laurden batean agertzen den bezalakoa da.
Honen harira, Goiko Erdi Aro ilunean independentzia uneak eduki ostean Aragoi koroaren menpean aro luzea jasan zuen uharteak; Toki askotan menperatzearren liskarrak latzak izan ziren, hala nola, l'Algueren, iparmendebaldeko muturrean dagoen hiri txikia, non biztanleria sardiniarra handik kanporatu eta kolono katalanekin ordeztu izan zen. Egun ere, irlaren lurmutur guztietan dorre aragoiar baten hondakinak aurki ditzakegu.

Bere historia zakarraren ondorioz, aniztasun kulturala zenbait eremutan eta ardatzatan sortu da.
Burura datozkidanak, lehenengo eta behin hizkuntz aniztasuna, homogeneotasun batean, italieraz gain hizkuntz erromaniko berezkoak baitaude.
Sardoeraren familian sartuta, bi dialekto nagusirekin topatzen gara: logudorese (Iparrean) eta campidanesu (Hegoan). Logudorese, Erdi Aroan hizkuntz kultoa zena eta legeak idatzi ziren era, Oristanon eta Sassarin hitz egiten zen mintzoa, sassarese dialektoa aintzat hartzen.
Campidanesutik gertu barbarichi Barbagia eta Nuoroko dialektoa dago ere, baina batez ere Cagliari hiriburuaren inguruko lurretan bere baita daukana.
Korseraren familiaren barruan gallurese dago, iparrekialdean mintzatzen dena, eta sassaresen eragina izan duena.
Kolonizazio moduan l'Algueren katalanerak erresistitzen du eta tabarchino italiera hegomendebaldeko irla txiki batean.
Sardoeraren bi xehe aipatuko ditut: artikulu mugatua "ese"z egiten dela (es/su, sos, sa, sas), Balear irletako katalanera ere bai, eta latinaren jatorrizko -u mantendu duela (euskara eta kantabru bezala).
Hizkuntzetan ez ezik musikan, jantzietan, jaialdietan eta, nola ezetz, jendeen izaeran berezkotasuna nabaritzen da.
Zorionez, Cagliarin urtero antolatzen den Sant'Efisio jaialdi kulturala ikusteko gauza izan nintzen, eta benetako ikuskizun tradizional honetaz gozatu nintzen.

Euskaldunekiko balizko erlazioa azaltzen da noizbait. Hain zuzen ere, Sardinian ospatzen diren ihauteriak eta Euskal Herrikoak oso antzekoak dira, han ere joaldunekin antza haundia daukaten pertsonaiak kaleratzen dira, mamutones deituak (agian, euskarazko mamu hitz bera).
Euren launeddas musika tresnak eta euskal albokak asko konpartitzen dute, esaterako, arnasketa zirkularra jotzen den bitartean egin behar dela, eta kainazko tutuak zein fitak hots egiteko erabiltzen dituzte. Diferentzia arloan, albokak bi tutu dauzka, eta launeddasek, ordez, hiru.
Launeddas-joleen gehiengoak alboka ezagutzen du (hau bai harritzekoa izan zen!).
Noski, ukaezina da orokorrean gurekin begikotasuna daukatela, seguruenik kulturan eta borroka politikoan artean daukagunari esker.


Gaur egungo egoera nahiko larritzat joko nuke. Azpiegitura publikoen eza aski somagarria da eta alde sozialean klaseen arteko ezberdintasunari tamalgarri deritzot.
Hango biztanlegoaren maila txirotasun aldean dago eta ekonomiari dagokionez momentuz kostaldeko lekuetan turismoan oro har oinarrituta dago. Hondartza turismo zapaltzaile honi buruz asko esan zatekeen, baina imajinatuko duzue ez duela batere onik egiten.
20. mendean Mussolinik Sardinian egindako plangintza desarrollistak eragin txar itzela izan zuen, ingurugune naturalak lantegiez bete eginez, porlanezko eraikinak nonahi eraikiz eta nolabaiteko porrot erraldoia nekazaritza sailan izanez.
Italiako Estatutik inbertsio gutxi jasotzen ditu, eta hau guzti edukiagatik eskuinaren eta erlijioaren menpetasun nabarmena hor dago (atsoek beltsez janzten dute, eliza baten aurrean pasatzean zeinatzen dira, etb.)
Herrialde sozialki atzeratua, labur bilduz.

Hala ere, independentziarako borroka badabil, ezkerretik eraginda, eta nolanahiko autonomia daukaten arren, kaleetan agertzen da herri xehearen borondate eta desioa.


Aurten G8ren bilkura Sardinian bertan, La Maddalena irlatxoan, izango da, Gallura lurraldearen aurrean, eta beraz hango ekimen politikoek garrantzi handia hartu beharko dute.



Sardinia bihotzetik oso hurbil daramat.

Bivat sa Sardigna!

Bidaiaren irudiak:

L'Alguereko denda batean itsatsita ikusten zena...


Monumentua: Unitat de la Llengua (L'Alguer/Alghero/S'Alighera)


Monumentuaren beste alde batean: L'Alguer als Päisos Catalans (L'Alguer/Alghero/S'Alighera)


Harresien ikuspegia (L'Alguer/Alghero/S'Alighera)


Kanpin denda (L'Alguer/Alghero/S'Alighera)


Independentismoak karteletan: Dae sa Resistentzia a s'Indipendentzia (Sassari/Tathari)


Sardigna Natzione - Pro s'Istadu Sardu Indipendente (Sassari/Tathari)


Desarrollismoa kostaldean (Castelsardo/Castelaragonese/Castelgenovese)


Tomba dei giganti (Arzachena, Olbiatik gertu)


A fora s'Italia (Nuoro/Nughoro)


Sardigna no est Italia (Nuoro/Nughoro)


Sotzialismu indipendentzia (Nuoro/Nughoro)


Libertade pro sos patriotas (Nuoro/Nughoro)



Pegatina (Monte Ortobene, Nuorotik hurbil)


Sa die de sa Sardigna (Nuoro/Nughoro)

Nuoro/Nughoro (Monte Ortobenetik ikusita)


Barbagia (Nuorotik ikusita)


Musika tresna tradizionalak (Nuoroko museo etnikoan)


Idiak Sant'Efision (Cagliari/Casteddu)


Gurdia Sant'Efision (Cagliari/Casteddu)


Gurdiaren atzealdea (Cagliari/Casteddu)


Trikitixa gurdian (Cagliari/Casteddu)


Artzainak (Cagliari/Casteddu)


Launeddas-jole (Cagliari/Casteddu)



Dantzak (Cagliari/Casteddu)


1º mayu (Cagliari/Casteddu)


Eleanor d'Arborea (Oristano/Aristanis), Sardiniako azken agintari independentea, aragoiarrekin borrokatu zuena.


Elebitasuna nafar erara (Oristano/Aristanis)


Beste itzulpen txar bat (Oristano/Aristanis)



iRS indipendèntzia Repùbrica de Sardigna http://www.indipendentzia.net/ (Oristano/Aristanis)


Bosa


Nuraghe Santu Antine di Torralba

2009-03-16

PIRINIOETARA NOA!

Bidaiatzeko aroa hasteko zorian dagoenez, itsaso zabalean enbatak bareturik eta mendatetako elurra behin urturik, laster hartuko ditut bideen urratsak.

Ostegun honetatik aurrera Etxo haranan emango ditut hurrengo oporregunak, eta Apirileko 3an Bulgariarantz abiatuko naiz, han bi aste buelta ta biraka ibiltzeko asmoz.

Bidaia egin baino lehen Sardinian iaz egin nuenaren gainean hitz egitea gustatuko litzaidake, ea astialdia aurki dezadan.

Gustuko lekuan, aldaparik ez.


Bestalde, atzo goiz osoa eman nuen Jean Mixel Etxekopar xiberutarrak Bilboko udal musika eskolan eskainitako tailerran, Pirinioetako berezko soinutresnak jotzen, hots, txirula eta ttun-ttuna (irudian ageri-agerian).

2009-03-11

BACH ITZULI EGIN DA!



Garai guztien musikagile onenetariko bat izango zatekeenari buruzko ekitaldi musikalak gertatu ziren pasa den asteburuan Bilbon.
Euskalduna jauregiak Johann Sebastian Bach-en zenbait lanen gaineko kontzertu emanaldiak ostatu eman zituen.
Europako zein gizateri osorako erreferente sortzaile honen musika plazaratu zuten antolatzaileek, eta ia 30.000 pertsona biltzea lortu zuelarik, emaitzak ontzat har genitzakeen.

Aitak eraginda, nire bizitzan zati garrantzitsua izan du musikak, eta txikitatik musika barrokaren presentzia iraunkorra izan ohi da.
Egun gehien gustoko daukan musika, aitzitik, folk eta metal, arlo zeharo ezberdinetakoak dira.
Nire ustetan, kontraesanik ez dagoelakoan, entzuten ditudan musika mota guztien egituretan Bach zaharrak asmaturikoa datza.

2009-03-06

NÖMADAK TX


NÖMADAK TX

Ikaragarrizko kontzertua Arriaga antzokian pasa den asteartean egon ginenok gozatu genuena!
Izan ere, nik ziurtasunez esango nuke ikusi genuena kontzertu bat baino are gehiago izan zela, alegia, bizitzan behin jazotzen den esperientzia, bidaia magikoa, zentzumenak betetzen dituena.

Benetako unibertzaleak garenon baitan egundoko zirrara piztu zuen ikuskizunak.

Mumbaitik, ekialdeko exotismoan murgilduta, Saapmiko izotzezko landetan zehar, Mongoliako etengabeko lautadetaraino, non zaldien zein txalapartaren ttakunak nahasten diren, talde gipuzkoarrak bere aztikeria erabiliz eraman gintuen.

Alde batetik, txalapartarekin une oro erakusten duten trebetasuna harritzekoa da, hiru mota ezberdinetakoak erabiliz (gehi barrika baten antza zeukan beste perkusio musika tresna), eta bestetik osatuz doazen nazioarteko fusion soinua aipagarritzat jotzen dut.


Jadanik abenduan ikusi nituen oreka tx-ekoak, oraingo musikaldia hasi baino lehen eskaintzen ari ziren saio aurreratua. Eta jakina, Nömadak Tx filma estreinialdian ikustera joan zinen bere garaian Bilbon ematen zuen zinema areto bakarrean: Multis-en.

Hala eta guztiz ere, asteartean begietsi nuenak aho zabalik utzi ninduen.

Aldi honetan taldekoak ez zeuden euren kabuz, zenbait gobidatuekin baizik, urrutiko bazterretatik etorrita, kolorea eta zaporea eman zizkiotenak.

Marokoko amazigh herriaren ordezkatzen bi neska euren hizkuntzaz abestu egin zutenak, Mendebaldeko Saharako neska abeslari itzela eta Mongoliako tipo jator bat.
Hau bai izan zen gauaren ustekabea, eta ikusle-entzulego osoari gustatu zitzaion.
Kantu polifonikoa eginez, eta aldi berean kitarraren antzeko musika tresna bat jotzen, liluratu zuen (morin chuur, zaldien arrabita deritzona, jo zuen ere).

Ahaztu ez nahian, Mixel Ducau musikari "todoterreno"-ak (hala deitu zioten) albokari gisa lan ederraren ekarpena egin zuen.

Azken zatian, hildako Mikel Laboaren, proiektuan parte hartu zuena, irudiak azaldu zituztenean, bere oroimenean, ia malkoak jaurtarazi zizkidan.

Ni neu ere nömada tx naizen!

2009-03-02

Zorionak Aralar


Atzo 62.214 bozka jaso zituen ARALAR alderdiak Euskal Autonomi Erkidegoko hauteskundeetan.

Beraz, 4 urte ostean ARALAR-ek bere boto kopurua bikoizten du eta, 4 eserleku dagozkiola, laukoizten du legebiltzarrean daukan ordezkapena.

ZORIONAK hau lortzea posiblea izateko lan egin dugun guztioi!!

Esfortzuak benetan merezi izan du... LORTU DUGU!!

2008-07-21

Grixun kantoia


Grixun kantoia

Suizaren ekialdeko muturrean dagoen lurraldeari hamar eguneko bisitatxo bat egin nion Martxoan, aste sainduaren oporregunak aprobetxatuz.

Kotxez abiatu nintzen hara, baina Clermont-Ferrand-en (Auvernia, Occitània :)) gelditu behar nuen, erdibidean.

Kantoi honetako hiriburua Chur deitzen da, Suizako hiri zaharrena, erromatarrek fundatutako "Curia Rhaetorum". Izan ere, romantxez "Cuira" du izena.

Hiru hizkuntz hitz egiten dira kantoian: alemaniera (hizkuntz nagusia, batez ere iparraldeko herrietatik etorrita, Austriatik, Alemaniatik, Zürich-etik...), romantxe (hizkuntz berezkoa, gaur egun bizi irauten du bi bailaratan: Sursilva eta Engiadin) eta italiera (Bregaglia, Mesolcina eta Poschiavo haranetan).

Erdi Aroan romantxe zen hizkuntz nagusia Chur-en, baina sute baten ostean hiria berreraikitzera etorri ziren artisau eta langile alemaniarrak ez ziren handik joan, eta hango jendea eta hizkuntza baztertu zituzten auzo batean "Welschdörfli" ("atzerritarren herritxoa") deituta.

Egun, ofizialtasunarekin ondo moldatzen ari da romantxe (orain dela hamarkada gutxi lortu zuen), baina oso mugatuta dago, eta dagoen egoera eta lurraldetasuna mantentzeko baino ez dago pentsatuta.

Hiztunek hitz egiteko eskubidea dute, baina euren herri txikietan soilik entzutzen da, eta atzerritarra zarela nabaritzen badute alemaniera erabiliko dute zurekin.

Romantxe hizkuntza latinetik dator, jakina, baina bere sustraiak keltiarrak dira (asturiaseraren kasuan bezala, hots), rhaetiar herria han baitzeukan euren eremua. Baina rhaetiarrek aurre-indoeuroparren mailegua ere omen zuten, Alpe mendietan bizi ziren herri guztien moduan.
Alpeek eta Pirineoek betidanik ezaugarri kultural anitz banatu dute, handik nenbilen batzuetan lehen Gaskoniatik egin nuen bidaian bezala sentitu nintzen.

Arpitan hizkuntzaz (Frantziako Alpealdean mintzatuta) Alpeak "Harpe" deitzen dira.
Romantxez harria edo haitza "crap" esaten da. Aurre-indoeuropar hitz-erro berbera: "crap" < *karp > "harpe" (antzinako euskaraz, eta erronkariz, "kar", harria, eta "harpe", koba edo lezea, euskaraz, "harriaren azpian").
Gero, hizkuntz germaniarrek eraginda, bere fonetika asko aldatu zen, frantsesarenera hurbiltzen.

Ohar batzuk aurkezten dizkizuet, argazkiekin batera.




Kantoi honetako ikurra: Akerra (gure akerbeltzaren antza du...).
Errepikatu: Ikurren Akerrak Adarrak Okerrak ditu (gero eta azkarrago xD)

Chur hiriburuan dagoen banko "kantonala".

Han bai ondo dabiltzan trenak! Tren hau Chur-etik Arosa eskigunera zebilen.

Badago hango hizkuntz berezia ikasteko interesa (txikia baita ere).
Irudian, alemanieraz eskaintzen zen romantxe (sursilvano dialekto) kurtsoa.

Mendi eta bailara zahar hauek aurrehistoriatik jendetuta egon dira.
Hemen, antzinako leku sakratu bat.
Orain ondoan, muino honen gainean, eliza bat dago.

Kantoian beste berezko kultura badago: valsertarrak.
Alemanieraz hitz egiten duen jende hau auzoko Valais (Wallis alemanieraz) kantoitik migratu ziren Erdi Aroan.
Gaur egun, batez ere Valsertal haranan bizi dira.
Irudian, valsertarren egurrezko etxe ohizkoa.

Badirudi romantxe hizkuntzaren defentsa Suizaren nazioaren kontzeptuarekin ligaturik dagoela.

Kantabriar itsasertzeko romantzeekiko loturik badago...


Romantxe, Alemaniera, Italiera, Ingelesa eta Japoniera.
Hango hizkuntzak badu bere lekua (lehena) munduko hizkuntzen artean.


Scuol herri txikian aurki daiteken ekitaldi baten kartela.
Engiadin haranan "soirée" honen bidez euren kultura babesten dute.

Kanpoko hormetan holako pintaketa tradizionalak egotea normala da romantxe "baserrietan".


Engiadin harana. Zoragarria. Hitzik gabe.

Etxe romantxe tradizional bat.

Eta beste bat.

Engiadin harana.
Hemen ez dago paisaia oztopatzen duen Abiadura Handiko Trenik, ze dagoen trena praktiko eta puntuala da, beharrak betetzen dituena.

Engiadin harana berriro.

Berriro ere.

Hau bai zen etxe bitxia.
Erdi bat romantxe estiloan eginda eta beste erdia valsertarrean.
Kantoien kultur tradizionalen arteko benetako anaitasuna.

Anunzio komerzialek ere erabiltzen zuten kantoiaren hizkuntz zaharra.

Romantxek nahiko osasun ona zuela begibistan jartzen du holako (teatro romantxez) ekimen berrien sortzeak.

Romantxez bakarrik igortzen duen konpainia.


Irudi moderno eta aktiboa du. Ilusio handiz beteta dirudi.
"Hizkuntz gehiago. Programa gehiago".
Hemen katalaneraren antza du romantxek.

Argi dago euren hizkuntza maitatzen dutela.
"Hizkuntz maitea"

Bukatzeko une iluna: Suizan menperatzen duen txaubinismoak badu bere islada pegatina honetan.
(Tizino kantoian aurkituta, romantxe hizkuntza ez da ere agertzen)