2007-10-04

Mendietan zehar: Bizkaitik Arabaraino

Askotan bilbainismo politikoari buruz hitz egin da, eta guk, Bilbo ondo ezagutzen dugunok, badakigu Bilbo ez dela politiko horiek erakutsi nahi duten islada.

Bilbo beti muga izan da.
Itsasoaren eta lurraren arteko muga, herrien eta hirien arteko muga, liberalismoaren eta karlismoaren arteko muga, autrigoien eta karistiarren artekoa, tradizioaren eta modernitatearen muga, erdaldunen eta euskaldunenekoa ere (izan ere, euskararen eremuaren mendebaldeko muturran dago), eta Arabako eta Bizkaiko muga ere bai! Ez al didazue sinesten? Ba egia da, Nerbioiko harana eta Aiarakoa auzokoak dira, haien arteko muga Ganekogorta mendiaren tontorran dago, han Bilbo eta Laudio elkar topatzen dute.

Egun batean, nire amaren etxetik mendira igoteko asmotan irten nintzen, eta azkenean trabesia izugarri hau egiten aurkitu nuen neure burua: Basurtutik Kobetamendira (
alegia, совeт-a-mendi, mendi soviet-a?? xD) igo nintzen, eta handik errazki Arraiz landetara heldu nintzen. A ze zelai orlegi earrak (sic)! (nahiz eta "Peligro toro" kartel bat esekita daukaten! Baina non ote egongo da pizti hori??).
Eta jada zuzenki Arraizetik (Etxe Galiziarraren aurretik igarotzen) Pagasarrira, eta ia lau ordu etxetik irten nintzenetik beranduago Ganekogortara (gaineko gorta) iritsi nintzen.
Han hasten da Araba.



Mundu zoragarri (eta sarritan ezezaguna) hau, Bilbon bertan dago, erdialdetik ez urrun, minutu batzuk oinez baino besterik ez.

Horixe da Bilboko xehetasun bereziena (eta polittena): Edozein lekutik mendiak ikus ditzakezu! Mendiek Bilboko kaleak menperatzen dituzte, eta ez alderantziz.

Hori da, eta ez dirua, ez burtsa, ez portua, ez industria, ez Athletic, ez Guggenheim, ez Deustuko unibertsitatea... nere ustez, noski! ;-)

3 comments:

Anonymous said...

Aupa Asier,

kasualitatez sartu naiz zure blogean eta hau sorpresa!.

Ez dakit nitaz akordatuko zaren (espero baietz), zure klasekidea izan nintzen Colegio Vizcayan. Iñigo Atutxa naiz.

Pasatuko naiz gehiagotan hemetik, ia zer kontatzen duzun, kuxkuxeatzen.

Benga, ondo segi.

Iñigo

Bender said...

OSO ONDO, berritzen!

Asier G. said...

Aupa Iñigo!
Bai, zutaz oroitzen naiz.
Bai kasualitatea den!
Ongi etorria izan hadi nire blogera orduan.