2008-07-02


Lehen esan dudan bezala joan den ostiralean Mallorca irlara heldu nintzen.
Joves d'Esquerra Nacionalistakoek (PSM-eko gazteria, hango alderdi "abertzale" handiena) euren bederatzigarren kongresura gonbidatu gintuzten.

Guk, Iratzarri (Aralar gazteak), laster onartu genuen gonbidapena eta azkenean ni izan nintzen joateko ardura hartu zuena.

JEN-ek lehen momentutik gurekiko joera ezin hobeagoa erakutsi zuen, aireportura iritsi eta hamar minutu geroxeago Toni Trobat, JEN-eko ordezkari internazionala, nere bila etorri zen, eta hoteletik pasatu ondoren gau osoko jaia hasi zen, Europako beste herri gutxituetatik etorritako jendearekin.

JEN EFAY-en dagoenez, euren kideek ezinbesteko hitzordu honetarantz jo zuten, eta horregatik aipagarria da parte hartu zuten alderdiek nahiko "zentratuak" zirela. Iratzarrik, ordea, ezker-ezkerra ordezkatzen duenez, soilik antolatzailengandik hurbil gabiltzala ematen zuen.

Kontu horietaz aparte giro izugarria izan zen, errealitate ezberdineko jendeekin mintzatzeko aukera egonda, honen motako kongresuak ikaragarrizko onuragarriak dira: mugimenduak koordinatzeko, estekak lantzeko, elkarrengandik ikasteko, kulturak ezagutzeko...

Larunbat goizean Palmako kaleetatik paseotxo bat eman genuen, eta Pere Morell-en (hango idazle ospetsu bat) ohar jakintsuen laguntzarekin Illes Balears-ko historiaren zatitxoak dastatzeko gai izan ginen.

Centre Flassaders-en bazkaria behin amaituta, batzuok, gau luzeak eraginda, hotelera itzultzeko une aproposena ikusi genuen, kongresuaren bukaeran eskaini behar genituen hitzalditxoetarako prest egon beharko genuela gogoetan.

Nirea ez zen diskurtso oso landua izan, izan ere, ia inprobisazio hutsa izan zen... ideia nagusiak idatzita neuzkan, baina han oinez jarrita nengoenean behin bakarrik eman nuen begiratxo bat orrira. Naturaltasunak ere bere balio du, batez ere, testuinguru hartan ez zuen hain garrantzi handirik zer esateak, nola esateak baizik, guztiok iritzi antzekoak ginen eta.
Esaldi batzuk katalaneraz esatera ere ausartu egin nintzen.

Gero, afaltzen ari ginen bitartean, JEN-eko kide batzuek ezan zidaten euren gustokoa izan zela, eta oso animatuta eta ilusioz beterik iruditzen zuela Iratzarrik.

Gauez, Esporles-era eraman gintuzten, non PSM-ek gobernatzen duen, jaiak baitzeuden.
Berandu arte gozatu ahal genuen hiru talde lokalek egindako musikarekin, eta ezin naiz ahaztu "pomada" edari balear famatuaz, ai ze goxoa zen!

Igandean, nekez jota, eguerdian jaiki nintzen eta Toni Trobat-ekin pasa egin nuen arratsaldea, solasetan Palmako bazter politenak bisitatzearekin batera. Bai kide ederra!


Benetako merezia duten JEN-eko lagun guzti hauekin harremanak mantendu eta sendotu behar ditugu, ziur baietz.

1 comment:

Anonymous said...

Kaixo kide!! Aupa ahí JEN-ko jendia!! Iratzarrirentzat izugarrizko esperientzia ta plazerra izan da kongresu honetan parte hartzea. Ikusiko dugu datorren urrian ospatuko diren feminismoaren inguruko jardunaldietan egoten garen. :)