Showing posts with label ametsak. Show all posts
Showing posts with label ametsak. Show all posts

2008-04-18

Bloga ere ia-ia hil da xD

Beno... ez dut ezer posteatu orain dela denbora asko, baina ziurtatzen dizuet berriro idazteari ekingo diodala gutxi barru.

Datorren astean Sardiniara joango naiz bisitaz, baina itzuliko naiz idei berri eta freskatuekin!

Laster arte!

2007-03-31

Hemen ikus dezakezue ze nolako jai berezia (mereth) antolatu zuten nire Gondolin-go kideek (Nafarroako Tolkien Elkartea) 2004ko Abenduan.
(ETB 1ean agertutako erreportaia eta elkarrizketa)

2007-03-30

"Oihan Iluna": Bizkaiko Tolkien Alkartea


Orain dela sei urte edo euskal filologo bat ezagutu nuen nere unibertsitateko fakultate berberan.
Hark "Sociedad Tolkien"-ari buruz hitz egin ninduen, eta laster nere burua han aurkitu nuen.

Txikitatik Tolkien izendaturiko idazlearen lana gustatu zait, baina elkarte honetan esperientza eta ekintza berriak deskubritu nituen, hala nola, irakurketa publikoak, gai interesgarrien buruzko konferentziak, abestiak, eta batez ere jende jator pilo bat.

Pasa den asteburuan, Atxondoko haranan gure jai partikularra ospatu genuen: Mereth i Ndýr Fyrn (Iparreko Lurren Jaia).

Kriston jardueren egitaraua prestatzeko gai izan ginen eta Estatuaren txoko guztietatik jende etorri zen.

Hemen dauzkazue jardueren egitaraua eta panfletoren azala:
Panfletoren barruan
Panfletoren azalean


Hitzaldi eta tailer ederrak, antzerki txikitxoak, zuzeneko musika, edariak, gozokiak, txangoak.... egunero lau ordu edo gutxiago lo egitea normala izan zen, gozatzeko hainbeste gauza zoragarriekin.

Euskara ere bere lekutxoa izan zuen (elfoera ere bai, noski!): Ostiraleko gau irakurketan Olatz eta biok Eraztunaren Olerki famatua ozenki irakurri genuen, eta bisitari erdaldunak harrituta geratu ziren, bere soinu bereziarengatik.
Euskara euskal historia eta mitologia buruzko hitzaldia ematen ari nintzen bitartean ere agertu zen: *kar- hitz-erroa hizkuntz keltarretan agertzen da, euskarazko "har-(ri)" antzeko esanahiarekin, haitz ("carraig" irlandarra, "carreg" galesa, "karrek" kornikoa eta abar), eta "ond" hitza ("harri" esan nahi du) hizkuntz aurre-keltar britainar batean (hortik Tolkien-ek "ondë" elfo garaieraz eta "gond" elfo griseraz asmatu zituen, adibidez "Ondolindë" eta "Gondor" toponimoetan), euskarazko "hond-" (hondarra) erlazionatuta.



Orain Tolkien Elkartean jarraitzeko gogo berrituak ditut. Kasua da, nahiz eta orain dela bi urte Bizkaiko Tolkien Alkartea fundatu egin genuen, gaur Bilbon ia inoiz irauten dela elkartean.

Horregatik, Iruñeko kideekin ("Gondolin" deitutako delegazioa) bat egitea erabaki dut.

Larunbat honetan, Iruñerantz!

2005-12-17


Amets bat baino ez da orain... baina askorik gehiago izango da, "izena duen guztia omen da" eta.