Showing posts with label bidaiak. Show all posts
Showing posts with label bidaiak. Show all posts

2008-06-30


Erasmus egiten ari nintzen bitartean antolatu nituen bidaiak aparte utzita (Avon, Somerset, Kernow, Cymru, Éire...), eta Bretainarako lehen bakarkako bidaia hain berezi hura ere bai, joan den urtean zehar inoiz baino askoz sarriago abiatu naiz munduko bideetarantz.
Horregatik nire bizimodua eta pentsamoldeak aldatzen ari dira (onerako uste dut), eta horren islada izan behar du blog honek.
Ez dut luze eman erabakia hartzen eta gaur bertan berrizendu dut bloga, edukiak handitzeko asmoz, gaien aniztasuna garatuz, egun bizi izaten ditudan esperientzien arabera.

Atzerrian Euskal Herrian baino ia denbora gehiago igarotzen naizela kontuan hartuta, normala deritzot blogen tematika orokorra berribideatzeari.

Orain helburu zehatza daukat: Mundu osoko herriak ezagutzea gure "euskaltasuna" hara eramatearekin batera.

EUSKAL HERRITIK MUNDUKO HERRIETARAINO!!



Pasa den asteburuan JEN-en kongresuan gonbidatutzat egon nintzen, eta gazte mugimenduen artean elkar ezagutzeko aukera aparta izan zen. Bi aste barru holako jardunaldi antzeko batean ere egongo naiz Bartzelonan. Espero dut aisialdi labur bat izatea hor zelan ibili nintzen kontatzeko.

Zor dizkizuet ere Grischunetarako eta Sardiniarako bidaien kronikak ;)

Eta hilabete barru Lituania, Letonia, Estonia eta Finlandiara eramango naute ene urratsek.

2007-11-26

Europatarrei buruzko proiektu batean sartutako elkarrizketa bat egin didate...




...eta esperientzia bitxi honetatik nahiko ondo irteteko gai izan naizela dirudi.

"Nahiko ondo" esaten dut, zeren eta idei arraro eta akats batzuk baitauzka sortutako testuak.

Kontatuko dizuet nola hasi zen kontua.

Ni neu bidaiaria izanez, orain dela hiruzpalau urte www.hospitalityclub.org-en izena eman nuen, eta orain dela gutxi www.couchsurfing.com-en ere. Weborri hauek bidaiarien arteko harremanak erraztekoak dira, bidaia egiten duzunean gau bat edo bi aterpe igarotzea eskaintzeko erabiltzen dira nagusiki, baina leku bakoitzen kultura eta jendea ezagutzeak ez du preziorik.

Bruno van den Elshout
holandarra horietan zebilen, Europar Batasuneko herri guztietatik bidaiatzen eta hango pertsonekin mintzaten, eta lortutako datuekin proiektu bat garatzen ari da.

Bilbora heldutakoan nirekin kontaktuz jarri zen, gure herriari dagokiona jakiteko asmoarekin.

Jakina, elkarrizketan Euskal Herriari ekiten diogu.
Sakatu goiko irudian irakurtzeko.

Ea horrelako proiektuek estatuak hain boteretsuak ez diren, herriek garrantzi handiagoa duten Europar Batasun bidezkoagoa eraikitzen lagunduko diguten.