2007-01-23

Serioki pentsatzen ari naiz nere blog ahaztu hau neuk euskaraz idatzitako testuekin osatzeaz.
Badakit ez naizela hain ona euskaraz idatzean, eta desiratzen dut maila edukitzeko bide luze bat aurrean dudala, baina problema horiek izan arren saiatuko naiz, beharbada pixkanaka hobetuko dut.
Ukaezina da euskaldun mundua beti zatitxo garrantzitsu bat izan dela nere bizitzan, ta nere gogoan ere, nahiz eta oraindik, hogeitalau urtekin, nere ustez euskara ez dakidan.
Beno, ba horregaitik espero dut blog hau irakurtzen duen edonork akatsak egitea barkatuko dit.
Oraindanik ohartarazi behar dizuet nere lexiko nahiko oinarrizkoa dela, eta erdarakada pilo bat sartuko dudala testuetan. Horretaz aparte, euskara batuaz idatziko dut, euskalki propio bat ez daukat eta.
Baina azkenean garratzitsuena euskaraz hitz egitea ote da, ezta?

No comments: