2007-01-23

Hona hemen lehenengo testua: Aurkezpen labur bat.

Ni erdaldun jaio nintzen, Euskal Herrian hainbat jende bezala: erdaldun eta euskotarra.

Bai, badakit nahiko ongi pertsonak ez direla hizkuntz batekin jaiotzen, eta jakina edozer hizkuntza ikasi ta hitz egin dezaketela txikitatik.
Baina zure gurasoak erdaldun direnean, errazagoa da erdaldun bat bihurtzea beste edozer gauza baino.

Ni, nere gurasoak bezala, Bilbon jaio nintzen, eta hemen bizitzen jarraitu dut.
Haiek, nere gurasoak, bolada batean euskara ikasten saiatu ziren, betidanik euskaltzaleak izan baitziren. Baina horrek ez zuen fruitu handirik eman, eta urte bat pasatuz gero euskaltegia utzi zuten. Denboraldi horretan Argitxu eta Jon izan ziren haien izenak, nahiz eta orain berriro Lumi eta Juanma izan.

Bizitzaren ironia horiengatik segur aski nere lehenengo hitzak "ama" eta "aita" izan ziren.

Ez naiz oroitzen, baina ziur nago euskararen kontaktu handia izan nuela eskolaurreko klaseetan. Eta hori esaten dut, gero nekez euskararen mundua izan bainuen kontaktu, A ereduko eskola batera bidali nindutenez nere gurasoek: "Colegio Vizcaya"

Erabaki horrek nere ondorengo bizitza (eta hizkuntza) sakonki markatu zidan, nik ikasketa onak edukitzeko izan arren (lehen Lauaxeta ikastolara ni bidaltzeaz pentsatzen ari ziren, gurasoak, jakina).

Urteak pasa, eta ingelesari garrantzi gehiago eman zion nere hezkuntzak euskara baino.
Gaur egun (beste gertaera batzuk baino ondoren) ingelesaz euskaraz baino hobeago mintza dezaket.

Ikastetxea utzi nintzenean, jadanik kurtso baxuenetan B eredua inposatzen ari zen, berandu xamarra niretzat.

Egia da 7 urte ditudanetik eskolan euskara (hizkuntz arrotz baten gisaz) irakatsi nindutela, baina beti nota txarrak izan nituen ikasgai horretan, beste ikasgaietan (eta hizkuntzetan: ingelesa, latina, frantsesa...) nota onak ateratzen ari nintzenean ere.
Hala ere, Selektibitatean euskararen azterketan 8 atera nuen.

Orain dela hiruzpalau urte (unibertsitatean egon nintzen bitartean) urte oso bat egon nintzen euskaltegi batean (Matxintxu, Deustun) eta gero uda horretan hamabost egunetarako barnetegi batera joan nintzen (Arantzan, Nafarroan).
AEK-ko 6 edo 7 mailan geratu nintzen, ta orain arte euskaraz hitz egin gabe.

Unibertsitateko karrera oraindik ez dut amaitu (bi ikasgai geratzen zaizkit), eta horregaitik (lan ere egiten dut orain) ezin dut oraintxe bertan euskaltegi batera joan, baina amaitu bezain laster hori egiteko dut asmoa.

Beno, momentuz hori, azkenean ez da hain laburra izan...

No comments: