2007-03-30

"Oihan Iluna": Bizkaiko Tolkien Alkartea


Orain dela sei urte edo euskal filologo bat ezagutu nuen nere unibertsitateko fakultate berberan.
Hark "Sociedad Tolkien"-ari buruz hitz egin ninduen, eta laster nere burua han aurkitu nuen.

Txikitatik Tolkien izendaturiko idazlearen lana gustatu zait, baina elkarte honetan esperientza eta ekintza berriak deskubritu nituen, hala nola, irakurketa publikoak, gai interesgarrien buruzko konferentziak, abestiak, eta batez ere jende jator pilo bat.

Pasa den asteburuan, Atxondoko haranan gure jai partikularra ospatu genuen: Mereth i Ndýr Fyrn (Iparreko Lurren Jaia).

Kriston jardueren egitaraua prestatzeko gai izan ginen eta Estatuaren txoko guztietatik jende etorri zen.

Hemen dauzkazue jardueren egitaraua eta panfletoren azala:
Panfletoren barruan
Panfletoren azalean


Hitzaldi eta tailer ederrak, antzerki txikitxoak, zuzeneko musika, edariak, gozokiak, txangoak.... egunero lau ordu edo gutxiago lo egitea normala izan zen, gozatzeko hainbeste gauza zoragarriekin.

Euskara ere bere lekutxoa izan zuen (elfoera ere bai, noski!): Ostiraleko gau irakurketan Olatz eta biok Eraztunaren Olerki famatua ozenki irakurri genuen, eta bisitari erdaldunak harrituta geratu ziren, bere soinu bereziarengatik.
Euskara euskal historia eta mitologia buruzko hitzaldia ematen ari nintzen bitartean ere agertu zen: *kar- hitz-erroa hizkuntz keltarretan agertzen da, euskarazko "har-(ri)" antzeko esanahiarekin, haitz ("carraig" irlandarra, "carreg" galesa, "karrek" kornikoa eta abar), eta "ond" hitza ("harri" esan nahi du) hizkuntz aurre-keltar britainar batean (hortik Tolkien-ek "ondë" elfo garaieraz eta "gond" elfo griseraz asmatu zituen, adibidez "Ondolindë" eta "Gondor" toponimoetan), euskarazko "hond-" (hondarra) erlazionatuta.



Orain Tolkien Elkartean jarraitzeko gogo berrituak ditut. Kasua da, nahiz eta orain dela bi urte Bizkaiko Tolkien Alkartea fundatu egin genuen, gaur Bilbon ia inoiz irauten dela elkartean.

Horregatik, Iruñeko kideekin ("Gondolin" deitutako delegazioa) bat egitea erabaki dut.

Larunbat honetan, Iruñerantz!

No comments: