2008-02-18

Folka hil da.

Lehengo egunean nere folk musikaren CD bilduma zabaltzeko asmotan diska berrien bila abiatu nintzen Bilbotik.

Lehen geldialdia, hurbilena neukana, Elkar dendan.
Espero zen bezala euskal musikaz josita zegoen musika atala, baina nekez aurki zitekeen iberiar penintsulako beste herritako folk talderen baten diska interesgarririk.
"Munduko musikak" lelopean txikitu egin dute betidaniko folk saila, eta nahaste-mahaste hutsa bilakatu dute. Hor edozein motatako musika sar daiteke... aborigena, klasikoa, "zen", neohippy, erlaxatzekoa, komerziala, mix, disko, chants populaires, danbor afrikarrak, dantza amerindiarrak eta abar.

Bai, bale, ados, oso ondo dena.... baina non ostia zegoen talde keltiar onen atal haundiyaaa?

Aitortzen dut, euskalkeltiar hutsa naiz, eta "Arku Atlantikoa" delakoaren musikaren bila nenbilen.

Ez nuen itxaropena galdu. Agian denda handiago batean behar adina lekua izango zuela pentsatu nuen.

FNACen eta Corte Inglesen saiatu nintzen, baina emaitza berbera lortu nuen ("Músicas del mundoooo~~~~~~").

Baina, ze gertatu da? Kontu hau ez zen horrelakorik orain dela gutxi!!

Nere azken aukera: musika denda espezializatu batean, beharbada?
Ozta-ozta asma nezakeen non ote zegoen honelako baten bat. Berriz, Bilbo-erdian oraindik erresistzen zebilen musika denda arrunt batean sartu nintzen (besteak desagertzen ari izan dira denboraren, eta arropa denden, poderioz, liburu denda txikiek egin zuten moduan).

Ez nuen sorterik; lekua bideoklubaren antzeko denda pixkanaka bihurtzen ari zen eta gorrotariko Munduko Musiken sekzioak bizpahiru diska keltiar kutre zeuzkan.

Beraz, utziko diot dendaz denda gustoko musika erosteari, eta oraindanik interneten bidez soilik egingo dut.

Alajainkoa!

3 comments:

merike said...

I voted for Finland even though I have not understood a word (except Joan)! Have a nice evening! Today is KALEVALA DAY in this country:-)

Asier G. said...

Kalevala Day! Wow!
The question means:
"Where should I go from 23rd of July to 3rd of August?"

I have almost already decided to go to Lithuania+Latvia+Estonia+Finland (and maybe Saint Petersburg too).

merike said...

You should concentrate in the little countries and study this carefully:
Public Home | Merike | Fotki.com Besides, as you helped me with Mikel Laboa CD I can give much more information on my country of which I am just as proud of as you are of Euskal Herria. Links to places to visit etc. My email on profil page:-)