2008-02-06

Jeiki hadi Xiberu!

Euskal Herriko iparrekialdeko muturrean zuberotar finek euren bereiztasuna defendatzeko kulturalki borrokatzen irauten dute.

Euskal herrialde txiroena, txikiena, politena eta bitxiena, dena aldi berean!

Benetan Euskal Herriko leku ikusgarrienetariko bat, Bilbotik bi ordu t'erdi kotxez.

Ahal baldin baduzue ihes txiki bat egin, joan zaitezte ametseko haran honetara!


Iaz egin dudan egun bateko Zuberorako bidaian grabatu nituen irudiak

Latinez agertzen zen Subola toponimoa mendeen joanarekin Zuberoa bilakatu zen euskaraz (Xiberu hango euskalkian, zuberera, xiberera), eta Sola gaskoieraz (nafar abizen popularraren jatorria).

Xibererak badü ü frantesa (alemanezko eta turkierazko, batez ere, ü umlaut hizkiarekin idatzita), baina soinu hau "r" baten aurrean ez da agertzen (adibidez, "zü" erraten düte baina "züre"-n ordez "zure" da zuzena).

Batzutan euskalki hau ulergaitza dela entzuten da, baina ez da egia, uste den baino hobe ulertzen da.

Zuberoa tradizionalki Biarnorekin loturik egon da, Biarno bizkontatuan eta gero administratiboki Frantzian.... eta Pirinio Atlantiko departamentu barruan ere oraindik bereizten da Biarno eta Zuberoa alde batetik eta Pays Basque (Navarre et Labourd) bestetik.
Izan ere, Zuberorako euskara muga ofizialetatik at hedatzen da: Oloron St Marie kantonamenduan dagoen Eskiula herria (Barkoxetik hurbil, Barkos abizen nafarraren jatorria, agian "ibar (k)otz"-etik) eta inguruguneak guztiz zuberotarrak dira.


Zuberoan euskara eta gaskoieraren arteko mugak erakusten dituen mapa

Martxoaren batean folk gaskoiar kontzertu bat (okzitaniar imperialismoaren mugimendu taktikoa ala anaia arteko elkartasuna.... bigarrena jakina!) ikustera joango naiz Maulera berriz.
Oso pozik jarri ninduen nik kontzertuaren buruzko informazioa eskatu ondoren euskaraz erantzun zidatela turismo bulegotik (xibereraz) eta udaletxetik (batuaz) ikusteak.

Eta gainera, hurrengo asteburuan ere larunbata emango dut txirula tailer batean (nere musika eskolak eskainitakoa), musikari zuberotar famatu baten kontu!

Jean Mixel Bedaxagarrek irakatsiko dizkigu txülülaren xarmak Bilbon.
Irakur dezakezue Berrian egin dioten elkarrizketa.

1 comment:

Unknown said...

Una abraçada! Kaixo!