2008-06-30


Erasmus egiten ari nintzen bitartean antolatu nituen bidaiak aparte utzita (Avon, Somerset, Kernow, Cymru, Éire...), eta Bretainarako lehen bakarkako bidaia hain berezi hura ere bai, joan den urtean zehar inoiz baino askoz sarriago abiatu naiz munduko bideetarantz.
Horregatik nire bizimodua eta pentsamoldeak aldatzen ari dira (onerako uste dut), eta horren islada izan behar du blog honek.
Ez dut luze eman erabakia hartzen eta gaur bertan berrizendu dut bloga, edukiak handitzeko asmoz, gaien aniztasuna garatuz, egun bizi izaten ditudan esperientzien arabera.

Atzerrian Euskal Herrian baino ia denbora gehiago igarotzen naizela kontuan hartuta, normala deritzot blogen tematika orokorra berribideatzeari.

Orain helburu zehatza daukat: Mundu osoko herriak ezagutzea gure "euskaltasuna" hara eramatearekin batera.

EUSKAL HERRITIK MUNDUKO HERRIETARAINO!!



Pasa den asteburuan JEN-en kongresuan gonbidatutzat egon nintzen, eta gazte mugimenduen artean elkar ezagutzeko aukera aparta izan zen. Bi aste barru holako jardunaldi antzeko batean ere egongo naiz Bartzelonan. Espero dut aisialdi labur bat izatea hor zelan ibili nintzen kontatzeko.

Zor dizkizuet ere Grischunetarako eta Sardiniarako bidaien kronikak ;)

Eta hilabete barru Lituania, Letonia, Estonia eta Finlandiara eramango naute ene urratsek.

No comments: