Atzo
62.214 bozka jaso zituen
ARALAR alderdiak Euskal Autonomi Erkidegoko hauteskundeetan.
Beraz, 4 urte ostean
ARALAR-ek bere boto kopurua
bikoizten du eta,
4 eserleku dagozkiola,
laukoizten du legebiltzarrean daukan ordezkapena.
ZORIONAK hau lortzea posiblea izateko lan egin dugun guztioi!!
Esfortzuak benetan merezi izan du...
LORTU DUGU!!
3 comments:
Basque gentleman, itzuli zara! LORTU DUGU bai...orain, lanera!
Itzuli naiz bai! Eta geratzeko asmoekin! :)
Gaurdanik bertatik aurrera lan are gogorragoari ekin beharko diogu!
Jadanik esan bezala, zorionak Aralarkide guztioi :)
Orain aurrean daukazuen lana, alde batetik erosoa izango da, ezker abertzalearen oposizio bakarra izango zaretelako (ta gainera, inoiz gobernuan egon ez den ezkerreko zein abertzaleen alderdi bakarra).
Baina bestalde, zuen erronka nagusia ezker abertzalean indarkeria oraindik sustengatzen dutenak bide politikoetara erakartzea da. Eta hori ez da hain erraza izango. Baina behintzat bidea ireki duzue.
Zorionak berriro! :)
Post a Comment