2009-03-06

NÖMADAK TX


NÖMADAK TX

Ikaragarrizko kontzertua Arriaga antzokian pasa den asteartean egon ginenok gozatu genuena!
Izan ere, nik ziurtasunez esango nuke ikusi genuena kontzertu bat baino are gehiago izan zela, alegia, bizitzan behin jazotzen den esperientzia, bidaia magikoa, zentzumenak betetzen dituena.

Benetako unibertzaleak garenon baitan egundoko zirrara piztu zuen ikuskizunak.

Mumbaitik, ekialdeko exotismoan murgilduta, Saapmiko izotzezko landetan zehar, Mongoliako etengabeko lautadetaraino, non zaldien zein txalapartaren ttakunak nahasten diren, talde gipuzkoarrak bere aztikeria erabiliz eraman gintuen.

Alde batetik, txalapartarekin une oro erakusten duten trebetasuna harritzekoa da, hiru mota ezberdinetakoak erabiliz (gehi barrika baten antza zeukan beste perkusio musika tresna), eta bestetik osatuz doazen nazioarteko fusion soinua aipagarritzat jotzen dut.


Jadanik abenduan ikusi nituen oreka tx-ekoak, oraingo musikaldia hasi baino lehen eskaintzen ari ziren saio aurreratua. Eta jakina, Nömadak Tx filma estreinialdian ikustera joan zinen bere garaian Bilbon ematen zuen zinema areto bakarrean: Multis-en.

Hala eta guztiz ere, asteartean begietsi nuenak aho zabalik utzi ninduen.

Aldi honetan taldekoak ez zeuden euren kabuz, zenbait gobidatuekin baizik, urrutiko bazterretatik etorrita, kolorea eta zaporea eman zizkiotenak.

Marokoko amazigh herriaren ordezkatzen bi neska euren hizkuntzaz abestu egin zutenak, Mendebaldeko Saharako neska abeslari itzela eta Mongoliako tipo jator bat.
Hau bai izan zen gauaren ustekabea, eta ikusle-entzulego osoari gustatu zitzaion.
Kantu polifonikoa eginez, eta aldi berean kitarraren antzeko musika tresna bat jotzen, liluratu zuen (morin chuur, zaldien arrabita deritzona, jo zuen ere).

Ahaztu ez nahian, Mixel Ducau musikari "todoterreno"-ak (hala deitu zioten) albokari gisa lan ederraren ekarpena egin zuen.

Azken zatian, hildako Mikel Laboaren, proiektuan parte hartu zuena, irudiak azaldu zituztenean, bere oroimenean, ia malkoak jaurtarazi zizkidan.

Ni neu ere nömada tx naizen!

1 comment:

Bender said...

Ze onak! Mila esker eramateagatik ;P