2009-03-11

BACH ITZULI EGIN DA!



Garai guztien musikagile onenetariko bat izango zatekeenari buruzko ekitaldi musikalak gertatu ziren pasa den asteburuan Bilbon.
Euskalduna jauregiak Johann Sebastian Bach-en zenbait lanen gaineko kontzertu emanaldiak ostatu eman zituen.
Europako zein gizateri osorako erreferente sortzaile honen musika plazaratu zuten antolatzaileek, eta ia 30.000 pertsona biltzea lortu zuelarik, emaitzak ontzat har genitzakeen.

Aitak eraginda, nire bizitzan zati garrantzitsua izan du musikak, eta txikitatik musika barrokaren presentzia iraunkorra izan ohi da.
Egun gehien gustoko daukan musika, aitzitik, folk eta metal, arlo zeharo ezberdinetakoak dira.
Nire ustetan, kontraesanik ez dagoelakoan, entzuten ditudan musika mota guztien egituretan Bach zaharrak asmaturikoa datza.

No comments: