2009-03-16

PIRINIOETARA NOA!

Bidaiatzeko aroa hasteko zorian dagoenez, itsaso zabalean enbatak bareturik eta mendatetako elurra behin urturik, laster hartuko ditut bideen urratsak.

Ostegun honetatik aurrera Etxo haranan emango ditut hurrengo oporregunak, eta Apirileko 3an Bulgariarantz abiatuko naiz, han bi aste buelta ta biraka ibiltzeko asmoz.

Bidaia egin baino lehen Sardinian iaz egin nuenaren gainean hitz egitea gustatuko litzaidake, ea astialdia aurki dezadan.

Gustuko lekuan, aldaparik ez.


Bestalde, atzo goiz osoa eman nuen Jean Mixel Etxekopar xiberutarrak Bilboko udal musika eskolan eskainitako tailerran, Pirinioetako berezko soinutresnak jotzen, hots, txirula eta ttun-ttuna (irudian ageri-agerian).

2 comments:

Andrés said...

Ondo pasa. Istanbuletik pasatzen bazara elkarrekin egongo gara. Besarkada bat!.

Asier G. said...

Mila esker, Andres.
Ez dakit berriro elkar ikusiko dugun aste saindua baino lehen, beraz, ondo pasa zu ere bai Istanbulen.
Istanbulera ez dut joateko asmorik, baina beharbada Edirnera bai gurutzatuko dut Turkia eta Bulgariaren arteko muga.