2009-12-28

Aspalditik ez dut blog honetan idazten, aitzaki askori lepora diezaieket.

Alde batetik, hemen hitz egiteko gaiak mugatu izana (bidaiak soilik), eta honezkero, finkatutako orden bat jarraitzeko beharra (denborazkoa).

Bestetik, azken aldiz idatzi nuenetik zenbait aldaketa egon dira nire bizitzan: politikaren arlotik irtenda, kulturarenera sartuta (batez ere, musikan).

Aurten, bidaiatzeko aroa bukatu baino lehen egin nuen azken bidaia beranduagoa izan zen.
Izan ere, urrian eta azaroan eman nuen Irlandako ipar erdiaren kostaldea zeharkatzen.

2009 urtea bukatzear dago, eta dirudienez 2010a transiziozkoa izango da.
Grezia, Ezkozia, eta apika, Maroko bisitatzeko asmoa daukat 2010erako, baina horren ostean Europan bereziki ikusi nahi dudan lekurik ez da egongo eta 2011n mundurat abiatuko naiz, libre eta aske, Asiarantz lehendabizi, Amerikarantz gero, bi urtez jarraian.

Gauza asko aldatu dira, baina askoz gehiagok aldatu beharko du nire asmoa fin betetzeko, eta pentsamendu honek kolokan jartzen nau, eta luzerako.

Ikusikou...

No comments: