2010-06-09

Jada aste asko eta asko igaro dira Greziatik itzuli nintzenetik eta bi aste baino ez dira geratzen Eskoziara abiatzeko.

Eta bloga hemen abandonaturik datza.

Ez dut barkamenik.

Zer esan dezaket. Greziako bidaiak sakon ukitu ninduen, kultura europarraren lehenengo sehaska... eta gero datorkidana, Eskozia, bere eremuaren erdia edo basatia bada ere, egungo mundu kapitalista eta industrialaren hasieratzat jo genezakeen, XIX. mendeko Europa erromantizistaren bihotzean egotearekin batera.

Europarra izaki, betebehar hartua neukan kontinente hau, eta osatzen duten herriak, bisitatzea. Eta nolabait bete egin dut.



Europa kitatu baino lehen, ondo ezagutu behar nuen.

No comments: