2010-07-06

Haize berriak...


... hori da behar dudana.

Haize berriak, kolore arrotzak, usain erakargarriak, paisaia urrunak, hitz xuxurlariak...

Hori izan da, Eskoziatik itzuli berri, sentitu dudan ondorio nabarmenena.

Nonbait, batek esan daiteke itxaropen haundiak baneuzkala Eskoziako bidaian, hain luzerako atzeratu nuena (nire azkenengo herria Europan, izan ere), eta ez dira osorik bete.

Islandian, Norbegian, Irlandan (bi aldiz), Galesen, Piriniotan, Suitzan (hiru aldiz), Finlandian, etb egon ostean, Eskoziak ez du hain antz ikaragarria.

Eta itzela da, ez ezazue bestela pentsa! Baina Europa gehiegi ikusi dut jadanik.

Ez da bidaia antzua batere izan. Hagitz ikasi dut, noski, Eskoziatik, Mendebaldetik, Inperio Bretainarretik, Europaren osaketatik...

Baina hemendik alde egin behar dut.

Europar kontzientzia politiko eta kulturala badaukat, eta honetan jarraituko dut aritzen, baina une honetan niri buruz, nire herri "handi" honi buruz ikasteko eta identitate hori sendotzeko, bestelako lurraldetarantz jo behar dut.

Hona hemen nire asmoa:

- Udan zehar igarotako bidaien kronikak idazteari ekingo diot, bukatu arte.

- Urrian 10 eguneko bidaia bat egingo dut. Marokora, herri musulman batera lehen aldiz, herri arabiarra (eta berberea), herri "exotikoa".

- Datorren urtea iritsi baino lehen, blog hau nolabait "osotuta" egongo da, eta hortik aurrera 2011n Asian egingo dudan bidaiaren gainean idazteko gai izango naiz, bidaiatzen egongo naizen bitartean.

No comments: