2010-08-05

Euskal Herritik... Euskal Herrira

Hiru egunetan zehar (soilik).

Uda honetan zenbait ekimen gozatzen ari naiz, aberrian egongo naizen azken aldia izango bailitzan.
Eta egia da ziurtasunez datorren urteko udan hemen ez naizela egongo, zeren Asian zehar bidaiatzen ibiliko bainaiz.

Hori guztia dela eta, erabaki dut Euskal Herritik biratxo bat ematea, oraindik ezagutzen ez ditudan lekuak ikustearren (eta jada egon naizenetara, gustoko izan ditudanetara, itzultzearren ere)

Beraz, datorren astean ostiral arratsaldean hartuko dut kotxea eta lanetik irtengo naizen bezain laster Bizkaiko barnealdera abiatuko naiz.

Halako asteburu bateko bidaiatxoak ez dira nire bizitzan urriak izan.
Iazko udan arratsalde batean, kotxez, ezezagun neukan Enkarterritik buelta bat eman nuen.
Are lehenago, beste urte batzuetan, Erronkarirantz eta Zuberorantz jo nuen, gure herri maitatuaren txoko baztertuenak.

Funtsezkotzat jotzen dut, parte handiz, bakoitzaren herria ondo ezagutzea eta benetan ulertzea.
Nire aburuz, Europa da nire aberri orokorra, Pirinio mendikatearen eta Atlantiko itsasoaren aldean dauden herrialdeak nire aberri "handia" diren heinean, eta Euskal Herria nigatik gertuen dagoen aberria.

Eta betebeharrak ("etxeko lanak" esan geniezakeen) eginak ditut.
Askotan Hego-Amerikan edo Afrikan bidaiatuak izan diren pertsonekin topatzen naiz, eta gehienetan Europa, edo euren aberri gertuena ere, ez dute ezagutzen (edo ez dute batere maite, hori ere askok esaten dute eta). Ez da nire kasua.

Ez dakit zer ikusiko dudan.
Agian, ostiralean Bizkaitik, Elorrio, Arrasate, Aramaio, Hernani (Goiherri, oro har) eta Tolosa bisitatuko ditut.

Larunbatean, berriz, batez ere Nafarroako eta Iparraldeko aldea: Leitza, Lesaka, Sara, Azkain, Ainhoa, Hasparren, Zuberoa, Zaraitzu, Zangotza, Tafalla, Erriberri.

Igandean, gustoko izango dut Bardeak, Lizarra, Arkos, Biana, Arabako Errioxa, Baldegobia eta, azkenean, Aiara ikustea.

Lo egiteko saku batez, albokaz eta argazki kameraz armatuta abian jarriko naiz, xedea jakinda, errepide txikietan zehar eta hirietatik urrun.

No comments: