2010-07-09

Nonbait ikasi genuen bere izena
eta orain gure egin dugu.
Ez gara arrotzak, baina atzerrian darraigu.
Han edo hemen, baina beti beste nonbait.
Kendu dizkigute gure tabernak, karrikak eta
igandeetako partidak,
zulo gabeko maindireetan idatzitako manifestuak,
eta kobazuloetako apologiak, haizeak irekitako
leihoak eta isilpeko maitasunak, ke arteko egunak
eta teilatuan lokartutako gauak.
Gure lurra, gure anai-arrebak, gure ametsak,
orain ez dira gureak,
orain lurra erosleena da, anai-arrebek erosi egin
nahi gaituzte eta ametsak garestiegiak dira
azoka klandestinoetan erosteko.
Baina badugu egurra neguan sutondorako.
Lasai!
Pipa honi kea dario oraindik!


('Keltiar Aldea' folk talde nafarrak idatzitakoa)

http://www.goear.com/listen.php?v=93beaa3


Abesti honen bukaera (alboka soinua) entzuten dudan bakoitzean ileak lazten zaizkit, zirrarak hartuta.

No comments: