2011-02-03

Euskal Herritik Mundurat


Herri txiki bat gara.
Europako txikienetariko bat, baina Mendebaldeko zentralitate abantailatsua daukagu.

Sustraiak ongi errotuta, atzerrirantz jo behar dugu.

Euskal herritarrek betidanik historiarekiko eta hizkuntzekiko interesa adierazi dugu, agian gureak lapurtu baitziguten.
Erakunde publikoek ez diote herriaren borondateari kasurik egiten, eta hizkuntza eta musika baino ez daukagu eremu libre, herri bat gara, herririk gabeko herri bat, eta gauden lekuan gaudela herri bat izango gara, barnean daramagu eta.
Gure barnean herriaren zati bat daramagu, edonora. Nahiz eta nomada bihurtu, erroak non geneuzkan badakigu.


Hizkuntzak jakin behar ditugu, gaztelera, frantsesa, ingelesa, alemaniera... munduan erraz mugi gaitezen, gurea dena nonahi heda dezagun.


Aberriari begiratuz, etorkinei ateak ireki behar dizkiegu, gure kultura aberasteko eta sustatzeko, biziraun dezan era bakarra da hori.

Halaber, gure auzokoak kontuan hartu behar ditugu, gazteldarrak, kantabriarrak, aragoiarrak eta gaskoiarrak.


Hemendik animatzen zaituztet, herria garatzera, ez jaioterrian soilik, lurralde arrotzetan ere baizik.

Irten gaitezen euskaldunok! Bidaiatu!
Eta itzultzean, ikasitakoarekin gure herri goxoa handitu.

Bihar Euskal Herritik at abiatuko naiz, eta gutxienez urtebete batean ez naiz bueltatuko.

1 comment:

Unknown said...

Guztiz ados nago zuk esandakoakin! Egia esan atzerrian oraintxe bertan egonda harro harro sentitzen naiz euskalduna naizela esaten dudan aldi bakoitzean. Herri txikia bai, baina bitxia ta ezagutzea merezi duna.

Zuk aukera ezinhobea dakazu kanpoko hainbat kultura ezberdin ezagutzeko, haiekin zure ezagutza aberasteko eta haiek ere gure herria eta kultura modu baten ezagutu dezaten. Suposatzen det alboka ez duzula euskal herrian utziko! ;)

Egia esan inbida ematen didazu, ez bakarrik urte oso bat bidaiatzen pasa behar duzulako, baizik eta ausartu zealako hori egitera!

Post-a politta benetan ta bueno, ezer gehio esateko, bakarrik ondo pasa, zorte on ta esperientzia ezin hobeak izan! Euskal Herria ez da hemendik mugituko ;)